Edukira joan

Makulu (hezurra)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau ugaztunen anatomiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Makulu (argipena)».
Mapatxe baten makulu hezurra.

Makulua, latinezko bacŭlum, ugaztun gehienen zakilean dagoen hezurra da, intsektiboro, karraskari, haragijale eta primateetan batik bat, baina azken hauen artean ez gizakietan. Etxeko espezieen artean, katuek eta txakurrek badute.[1] Hezur horri esker, erekzioaren beharrik gabe egin dezakete sarketa eta ernalketa ugaztun ar askok.

Forma eta neurria aldatu egiten dira espezie batetik bestera. Espezie batzuetan metro erdi inguruko luzera izan dezake eta zenbait espeziek (tximino handiek, esaterako) neurri txikiko hezur bestigiala baizik ez dute. Ez dago makulu hezurrik gizaki, martsupial, hiena, zeazeo, lagomorfo (untxiak eta erbiak) eta ekidoen artean, besteak beste. Gizakietan, makulurik ez dutenez, faloaren barnea odolez betetzen denean lortzen da erekzioa.

Latinezko beste termino batzuk dira os penis (zakileko hezurra) eta os príapi (Priaporen hezurra) dira.

Emeen hezur homologoari os clitoridis (hezur klitorideoa) edo baubellum deritzo.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy