Hydropus subalpinus
Hydropus subalpinus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Marasmiaceae |
Generoa | Hydropus |
Espeziea | Hydropus subalpinus Singer, 1962 |
Basionimoa | Mycena subalpina |
Hydropus subalpinus Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Mycena subalpina (Basionimoa), Collybia pseudoradicata, Hemimycena subalpina, Marasmiellus subalpinus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 1,5 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, hasieran koniko-ganbila, azkenik laua, titi apur batekin, kapelaren azala leuna, ertza soberan du eta gardentasunagatik ildaskatua, krema-horixka koloretik arre-okre antzeko koloreraino.
Orriak: Trinkoak, zabalak, elastikoak, eskotatu samarrak, zuriak, ertza pixka bat flokosoa.
Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: Zilindrikoa, zurixka, 3 eta 12 cm bitarteko garaierakoa eta 0,3 eta 0,5 cm bitarteko diametrokoa, distiratsua, mizelio-kordoi zuriekin oinarrian, furfurazeo samarra, batez ere oinarrian.
Haragia: Zuria, biguna, elastiko samarra, usain edo zapore nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Subalpinus epitetoa hazten den eremuagatik du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interes gastronomikorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hymenopellis radicata delakoarekin nahas daiteke.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberritik uda amaierara arte. Hostozabalen adar txiki hiletan eta oso hezeetan, batez ere Fagus, Quercus eta Corylus-etan.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Errusia, Japonia.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 297 or. ISBN 84-282-0887-5 (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Aranzadi, zientzia elkartea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
- ↑ Hydropus subalpinus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.